Jarri dugu martxan beste ikasturte bat.

Elkarrekin egingo dugun deboraldia, probetxuzkoa izan dadila eta gure helburuak bete ditzagula

Gurekin jarraitzen duzuenoi eta aurten hasi berriak zareten guztioi: ONGI ETORRI!

 

Udan zure euskara hobetu nahi baduzu, zatoz gurera!

Idazmen eta mintzamen ikastaroak, EGA, IVAP eta  HABEko azterketak prestatzekoak...

Zure neurriko ikastaroa aurkituko duzu Legazpi 6 euskaltegian.

Zorionak 2017ko lehen deialdian EGA lortu duzuenoi!

Zorionak, Leire, Lara, Mikel, Carmen, Tellmo eta Joseba!

C2 mialako entzumeneko eta irakurmeneko probak maiatzaren 2an izango dira euskaltegian arratsaldeko 16:00etan.

B2 eta C1 mailetako entzumeneko eta irakurmeneko probak maiatzaren 5ean izango dira, arratsaldeko 15:00etan.

EGA azterketa egiteko matrikula-epea zabalik dago, jada.

Urtarrilaren 9tik 23ra (eguerdiko 12ak arte) dago aukera izena emateko Hezkuntza Sailaren web-orrian.

Urtea amaitzen ari zaigu eta honekin bukatu dira 2016ko azterketen deialdiak. Asko izan zarete gurekin batera euskara-agiriren bat lortu duzuenok eta guztiei ZORIONAK eman nahi dizkizuegu: Cristina, Maite, Marivi, Iñigo, Maite; Ane, Mireia, Sandra,  Izarra; Sandra, Maddi, Ainhoa, Karlos, Marijo; Agurtzane, Iker, Lide, Edurne, Esti, Karol...

Beste asko izango zarete 2017an bide horretan jarraituko duzuenok eta LEGAZPI 6 euskaltegia BIDELAGUN izango duzue, zalantzareik gabe!

Horiekin batera,  euskararen munduan gurekin  murgilduta zabiltzaten beste guztioi ere URTE BERRI ON eta gozatu oporrak! Urtarrilaren 9an berriz elkarrekin izango gara.

2016ko ohiko bigarren deialdiko emaitzak abenduaren 13an argitaratuko dira.

Emaitzak HABEren web-orrian dituzue ikusgai.

Abenduaren 2 eta 3an egingo dira C1 mailako mintzameneko probak Luberri institutuan.

C2 mailakoak, berriz, abenduaren 3an egingo dira, Luberri institutuan horiek ere. Egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu ikaslearen sarbidean www.habe.euskadi.eus

Azaroaren 24, 25 eta 26an egingo dira B1 eta B2 mailetako entzumeneko eta mintzameneko probak.

Donostian, Luberri institutuan izango dira eta probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu ikaslearen sarbidean www.habe.euskadi.eus

Zorte on guztioi!

Datorren ostirala, hilak, 18, da euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko azken eguna Donostiako Euskara Zerbitzuan.

Eskaera Euskara Zerbitzuan bertan egin dezakezue, euskaltegiko bulegoan dituzue agiriak,  edo online ere bai.

Datorren ostirala, hilak, 18, da euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko azken eguna Donostiako Euskara Zerbitzuan.

Eskaera Euskara Zerbitzuan bertan egin dezakezue, euskaltegiko bulegoan dituzue agiriak,  edo online ere bai.

Ikasturte berriaren irekiera ekitaldia izan genuen irailaren 8an Donostiako Eureka museoan. Eusaltegiok  eta HABEk, HAKOBAko beste batzordekideekin batera, elkarrekin eman genion hasiera 2016-2017 ikasturteari eta kanpaina berriaren irudiak ikusi genituen

Zatoz, beraz, euskaltegira!

 

 

Donostiako Udalak eta Euskaltegiek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei #euskaldunízate lelopean.

 

 

Iraila badoa aurrera eta 2015-2016 ikasturtea martxan jartzera goaz. Oraindik baduzue aukera izena emateko gure ikastaroetan. Zatozte bulegora edo jarri harremanetan email bidez. Zuen zain gaude!

 

Aste honetan emango diogu amaiera 2014/2015 ikasturteari. Azken eskola eguna ostirala izango da.

Uda ona opa dizuegu, baina ez ahaztu euskara ikasten jarraitzeko aukera ere baduzuela!

Oraindik garaiz zabiltzate Legazpi6 euskaltegiko ikastaroetan izena emateko!

Udan euskara ikasten jarraitu nahi duzu? Legazpi6-n aukera ezberdinak eskaintzen dizkizugu.

Urtero bezala, hilabeteko ikastaro trinkoak dauzkagu, egunean 2,3,4,5 ordukoak, astelehenetik ostiralera. Ikastaro hauek uztaila, abuztua eta irailean eskaintzen ditugu. Baina, aurten, ikastaro trinkoez gain, berrikuntza bat daukagu: Legazpi6 atelierrak. Asteko egun bakoitzerako jarduera ezberdinak antolatu ditugu:

Astelehena: mintzamena
Asteartea: zalantzak argitu
Asteazkena: bisita gidatuak
Osteguna: liburu irakurketak

Atelierrak eguneko eskaintzak dira,  bakoitzak nahi duen “paketea” sor dezake ( adb: astelehenak, astelehenak + ostegunak, astearteak... )

Hurbildu euskaltegiko bulegora eta jaso informazioa!

 

Martxan da udako ikastaroetarako matrikula! Aurten, Legazpi6 euskaltegian berrikuntzak dauzkagu.

Udako ohiko ikastaro trinkoez gain, atelier bereziak eskainiko ditugu; hau da, astean behin, bitan edo nahi denean euskaltegira hurbildu eta nahi den arloa jorratzeko aukera izango duzue: mintzamena, zalantzak argitzea, bisita gidatuak, liburuen irakurketak

Anima zaitezte, euskara ikasten jarraitzeko aukera ezberdin asko dauzkagu-eta!

Informazio osoagoa euskaltegiko bulegoan eskatu dezakezue.

Ostegun honetan, ekainak 11, argitaratuko dira HABEko idazmeneko emaitzak. Beti bezala, HABEren webguneko ikasleen sarbidean kontsulta dezakezua zuen emaitza.

Gainditu baduzue, hauek izango dira mintzamen probetarako egunak (ordua bakoitzak kontsultatu behar du bere sarbidean):

1.eta 2. mailak: Ekainaren 18, 19 eta 20an

3. maila: Ekainaren 26 eta 27an

4. maila: Ekainaren 27an

 

Zorte on!

Gipuzkoako euskaltegiek eta barnetegiek udako ikastaroetarako matrikulazio epea ireki dute, Uda honetan zatoz zen egitera lelopean. Aurkezpenean esan bezala, “Neguan ikasteko aukerarik ez dutenentzat garai aproposa da. Udaz gozatzeko beste era bat eta ikasle prozesuan bultzada emateko aukera bat da”.

Iaz, 1.400 lagunek erabaki zuten Gipuzkoan udan euskara ikastea. Ikastaro hauekin euskara eta euskal kulturan murgiltzeaz gain, azterketak prestatzeko edota tituluak ateratzeko baliagarriak direla gogorarazi dute.

Gure euskaltegian ere izango duzue horretarako aukera. Eman izena Legazpi6 euskaltegiko bulegoan!

Aste honetan 13 herritan martxan jarri den sentsibilizazio kanpaina da; eta herri horietako bat da Donostia. Hilabetean zehar komertzio eta erakundeen errotulazio eta komunikazioak euskaratzeko eskaria egingo da. Horretarako, euskaltzaleen elkarteetako bazkideak bihurtuko dira kanpainaren protagonista eta eragileak.

Aurrerapausoak eman badira ere, euskarak paisaia linguistikoan nahi baino presentzia eskasagoa dauka. Asko dira, oraindik ere, erdara hutsean errotulatzen duten komertzio, taberna, elkarte edo erakunde publikoak. Horri aurre egiteko diseinatu da kanpaina, eta 4 urrats izango ditu:

1.- Boluntarioek eta hau zergatik ez euskaraz? leloa duten pegatinak jarriko dituzte herrian aurkitzen dituzten erdara hutsezko errotulu eta karteletan. Errotuluei argazkia atera eta twitter zein instagram sare sozialak erabiliz edo kanpainarako sortuko den webgunera bidaliz (http://euskaraz.365egun.eus) argazkiak partekatuko dituzte, herria eta errotuluaren edo kartelaren jabea (komertzioa, elkartea, taberna, erakundea) identifikatuz.

2.- Partekatutako argazki guztiak aipatutako webgunean jarriko dira ikusgai.

3.- Euskaltzaleen elkartetik erdarazko errotuluak dituztenei gutuna bidaliko zaie, beren euskarri guztietan euskara erabili dezatela eskatuz eta horretarako laguntza eta aholkularitza eskainiz.

4.- Jasotako informazio eta testigantza guztiak Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren eta Elebideren esku jarriko ditu Euskaltzaleen Topaguneak.

Bisita ezazue webgunea!

Larunbata honetan, maiatzaren 30ean, ospatuko da aurtengo Mintza Eguna. Aurten, Beran ospatuko da. Edizio berezia izango da, Euskal Herriko mintzalagunen jaiak 10 edizio beteko baititu aurten.

Egun osoko egitarau interesgarria antolatu dute, ongi etorria, ibilbide gidatua, bazkaria, dantzaldia… Ikusi hemen egitarau osoa. Euskal Herri osoko mintzalagunak ezagutzeko aukera paragabea izan daiteke, eta egun pasa ederra egin daiteke euskaraz!

Gaur, maiatzak 26, da bazkari eta autobuserako izena emateko azken eguna. Goizeko 10:00etan aterako da autobusa Amara Plaza Hoteletik. Izena emateko 28 euroko diru sarrera egin behar da, Bageraren webgunean duzue informazio gehiago.

Larunbatean Berara gerturatuta ere, giro ezinhobea topatuko duzue, ziur!

Datorren asteazkenerako, maiatzak 27, ikasturte amaierako txangoa antolatu dugu. Aurten Eibarrera joango gara.

Bertan armagintza-museoa bisitatuko dugu, eta, ondoren, Arraten bazkalduko dugu.

Goizeko 9:30ean aterako gara Donostiatik eta 18:00ak alderako itzuliko gara. Txangoaren prezioa 50 euro ingurukoa izango da.

Nahi izanez gero, astelehena baino lehen eman behar da izena euskaltegiko bulegoan.

Aste honetan adi EGA azterketa egiten ari zaretenok. Asteburu honetan hasiko dira ahozko probak.

Gipuzkoan bi txanda egingo dira: maiatzaren 22 eta 23an, eta maiatzaren 29 eta 30ean. Zure txanda eta gela kontsultatzeko sakatu hemen.

Antolatzaileek gogorarazi dute entzutezko ulermena egiteko beharrezkoa dela: 2 zenbakiko arkatza, borragoma eta zorrozkailua.

Zorte on!

Bihar, maiatzak 13, argitaratuko dira HABEko ulermen proben emaitzak. Ikusteko HABEren webguneko ikasleen sarbidea erabili behar duzue; eta bertan, “azterketak: matrikula eta emaitzak” atalean sartu.

Gainditu baduzue, gogoan izan larunbat honetan bertan egin behar duzuela idazmen proba.

Gipuzkoan EHUren “Barriola Gelategian” egingo dira:

- 1go maila: 16:00etan

- 2.maila: 9:00etan

- 3.maila: 11:30ean

- 4.maila: 9:00etan

 

Zorte on!

ANTIGUA: Guridi Maisua z/g 20008 Donostia | ALDE ZAHARRA: Kanpandegi 1 20003 Donostia | Tel. 943 219 907 | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA