Aste honetan 13 herritan martxan jarri den sentsibilizazio kanpaina da; eta herri horietako bat da Donostia. Hilabetean zehar komertzio eta erakundeen errotulazio eta komunikazioak euskaratzeko eskaria egingo da. Horretarako, euskaltzaleen elkarteetako bazkideak bihurtuko dira kanpainaren protagonista eta eragileak.

Aurrerapausoak eman badira ere, euskarak paisaia linguistikoan nahi baino presentzia eskasagoa dauka. Asko dira, oraindik ere, erdara hutsean errotulatzen duten komertzio, taberna, elkarte edo erakunde publikoak. Horri aurre egiteko diseinatu da kanpaina, eta 4 urrats izango ditu:

1.- Boluntarioek eta hau zergatik ez euskaraz? leloa duten pegatinak jarriko dituzte herrian aurkitzen dituzten erdara hutsezko errotulu eta karteletan. Errotuluei argazkia atera eta twitter zein instagram sare sozialak erabiliz edo kanpainarako sortuko den webgunera bidaliz (http://euskaraz.365egun.eus) argazkiak partekatuko dituzte, herria eta errotuluaren edo kartelaren jabea (komertzioa, elkartea, taberna, erakundea) identifikatuz.

2.- Partekatutako argazki guztiak aipatutako webgunean jarriko dira ikusgai.

3.- Euskaltzaleen elkartetik erdarazko errotuluak dituztenei gutuna bidaliko zaie, beren euskarri guztietan euskara erabili dezatela eskatuz eta horretarako laguntza eta aholkularitza eskainiz.

4.- Jasotako informazio eta testigantza guztiak Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren eta Elebideren esku jarriko ditu Euskaltzaleen Topaguneak.

Bisita ezazue webgunea!

ANTIGUA: Guridi Maisua z/g 20008 Donostia | ALDE ZAHARRA: Kanpandegi 1 20003 Donostia | Tel. 943 219 907 | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA