B2. Erabiltzaile aurreratua. Jadanik irratian, telebistan eta prentsa idatzian euskaraz ematen dutena gutxi gorabehera ulertzeko gai direnentzat, maila honetan hauxe izango da helburu nagusia: azkartasunez eta zehaztasunez ulertzea eguneroko elkarrizketa biziak, egoera formaletan izaten diren elkarrizketak, eztabaidak eta bilerak, eta komunikabideetako artikuluak, saioak, iragarkiak eta albisteak.

Hitz egiten eta idazten ere aurreapauso nabarmenak igarriko dituzte, eta beren burua askoz ere trebeago ikusi ahal izango dute. Izan ere, jada, erraztasun handiagoz egingo dituzte gai jakin batzuen inguruko azalpenak, iritzi kritikak, kontaketak...

Maila honen amaieran, HABEren B2 maila egiaztatzeko azterketa egin dezakete ikasleek. Administrazioaren 2HE edota Hezkuntzaren 1HE probak gainditzeko moduan egon daitezke, eta, hala behar izanez gero, EGA edo titulu baliokideak prestatzen hasteko gaitasuna izango dute.

Ordutegia:

Goizean, arratsaldean eta gauean. Egurero ala astean bitan.

ONLINE

 

ANTIGUA: Guridi Maisua z/g 20008 Donostia | ALDE ZAHARRA: Kanpandegi 1 20003 Donostia | Tel. 943 219 907 | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA