Dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik izango dute HABEren euskara-mailak egiaztatzeko probaren bat edo baliokideren bat gainditu duten ikasleek, irailaren 4tik urriaren 3ra bitartean.

Dirulaguntza hauek eskatzeko hainbat baldintza bete behar dira. Besteak beste, 2012ko ekainaren 1etik 2013ko abuztuaren 31ra bitartean matrikulatuta egotea euskaltegiren batean edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean eta 2012ko bigarren deialdian edo 2013ko lehenengoan HABEren mailaren bat edo baliokideren bat ziurtatzen duen azterketaren bat gainditu izana. Baldintza guztien berri jasota dago HABEren webgunean.

Baldintza guztiak betez gero, jo ikasleen sarbidera, eta bertan HABEren proposamena ikusiko duzu. Ados egonez gero, osatu datu-orria, eta nahikoa izango da. Ados ez bazaude edo HABErenaz gain beste azterketaren bat gainditu baduzu, bete formularioa eta inprimatu, matrikuletan ordaindu duzunaren ziurtagiria euskaltegian eskatu eta bi agiriok (eta lortu duzun beste euskara-agiria, hala bada) HABEren Bilboko, Gasteizko edo Donostiako egoitzetan entregatu.

Zalantzarik izanez gero, galdetu gure bulegoan. Edo, nahiago baduzu, HABEra jo dezakezu zuzenean, bai telefonoz (943022600), bai posta elektronikoz (This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.).

ANTIGUA: Guridi Maisua z/g 20008 Donostia | ALDE ZAHARRA: Kanpandegi 1 20003 Donostia | Tel. 943 219 907 | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA