In Varietate Concordia proiektua (Donostia 2016) 11 ama-hizkuntza ezberdin dituzten 11 donostiarren bila dabil, hizkuntzen artean ahoskeran oinarritutako hitz-elkarketak bilatzeko.

Gaur egun, Donostian, ehun hizkuntza hitz egiten dira eta azken urteetan biderkatu den hizkuntza-aniztasun hori agerian jartzeko helburuarekin aurkeztu da “In varietate concordia” proiektua ("aniztasunak elkartzen gaitu"), modu ludiko-poetiko batean hirian presente dauden hizkuntza horien artean zubiak eraiki nahi dituen proiektua.

Adibidez, "su" euskaraz, "chou" ("aza") frantsesez eta "shoe" ("oinetakoa") ingelesez modu oso antzekoan ahoskatzen dira, baina esanahi oso ezberdinak dituzte.

Martxoaren 10era arte duzue izena emateko epea, Donostia 2016ren webgunean. Hitz-elkarketa bilduma eraikitzeko 11 jokalari hautatuko dira, eta bildumarekin 2016an helburu dibulgatibo eta poetikoarekin erabiliko diren euskarri grafikoak sortuko dira.

Aukeraketarako irizpide nagusia ama-hizkuntza aniztasuna bermatzea izango da; parte-hartzaile bakoitza bere ama hizkuntzaren ordezkari izango da.

Hemen informazio gehiago

ANTIGUA: Guridi Maisua z/g 20008 Donostia | ALDE ZAHARRA: Kanpandegi 1 20003 Donostia | Tel. 943 219 907 | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA